
Plasta xamarra irudituko zaizue, agian, betiko komiki-tira hona ekartzea, baina ezagutzen dudan analista politiko finena da. Komiki hauek argi uzten dute azken egunotako antzerkia. Nik ez det Enekok bezain garbi ikusten Batasunak hauteskundeetara joateko aukerarik izango duen, herri plataformak ere ilegalizatuko dituztela esan baitute jada. Gainera, aurrekoetan baino errexago izango dutela dirudi, denek 'ezdakitnungo sozialista abertzaleak' izena izango dute-eta. Ea antzerki hau 'de cara a la galeria' den eta atzean dena lotua dagoen. Ez naiz ni hain optimista.
pd.: kinielak egiten hasita, ze pasako da hauteskundeetan? Ziurra dirudi PNV,PSE eta EB-Aralarren igoera, PP eta Batasunaren beherakada eta EAren batakazoa. Azken alderdi honek asanblada orokorra du hauteskundeak pasata. Aurreko asanblada guztietan giro beroa nagusitu dela ikusirik, hurrengoan giroa are nahastuagoa izango da. Amaieraren hasiera?





